2011/09/19

Irakurketa fitxak

Kaixo Pottokiok:

Ikusi duzuenez "Irakurketa Fitxa" izeneko orri bat sortu dut. Izatez ez da orri bat, esteka bat baizik. Bertan klikatzen baduzue zuen diska gogorrean .odt fitxategi bat deskargatuko duzue. Fitxategi hori bete beharreko Irakurketa Fitxa da.

Liburu bat irakurri ostean, fitxategi hori bete eta gorde behar duzue (gelako PCan edo zuen memorian). Ebaluazioaren bukaeran fitxategi horiek eskatuko dizkizuet, beraz, gorde behar bezala.

Gogoratu ere, fitxa horretan agertzen den laburpenarekin blog honetan sarrera bat egin behar duzuela gelako pottokiak zuzendu dezaten. Ez ahaztu zuzenketa horiek zuen PCan dagoen jatorrizko fitxategian gehitzen.

Ala ba, agur benhur!

Gargamel

No hay comentarios:

Publicar un comentario