2012/05/31

Marratxoaren erabilera

Sarritan euskaraz idaztean zenbait zalantza ditugu marratsoaren erabileraren inguruan. Hona hemen erabileraren eskema bat:

A - A

Bi hitz berdin eta jarraian.
gorri-gorri, txiri-txiri

A - A_

Bi hitz berdin, baina bigarrena deklinatuta.
guzti-guztiak,

A_ A

Bi hitz berdin, baina lehenengoa deklinatuta.
kalez kale, etxerik etxe

A - B

Bi hitz desberdin baina nolabaiteko loturarekin
zuri-gorri, neska-mutila

AB


Bi hitz desberdin baina jarraian idatzitakoak: hitz konposatuak.
aurrekontu, ehunzango

2012/05/25

Athletic Karajo!

Kaixo!
Hona hemen zuek grabatutako Athletic-en kanta!

Bertso saioa

Kaixo pottokiok!
    Gaur bertso saio bat ikusi dugu. Bertsolariak Malen Amenabar, Gurutz Uruburu eta Jon Larrabide izan dira. Malen eta Jon Larrabetsun bizi dira eta biak Larrabetsuko ITALLEN bertso eskolan ikasi dute. Gurutz ordea, Musika herrikoa da, eta zuen.
   Lehenengo, Malenek sarrera bat egin digu. Gero, ofizioak zer ziren ikasi eta adibide batzuk egin dizkigute. Ondoren, asmakizunak bota dizkigute, denok parte hartu behar izan dugu. Geroago, puntu batzuk egin dizkigute. Eta azkenik, Jonek agurra egin digu.
   Bertso saioan zenbait gauza ikasi ditugu, adibidez, ofizioa bertsotako elkarrizketa bat dela eta puntuka bi pertsonen artean, gutxienez, bertso bat osatzea dela.

2012/05/24

Adblock plus Firefoxen

Oraingoan truko errazarekin natorkizue. Sarritan webguneetan publizadadea agertzen da, eta oso modu errezean bazterretan agertzen diren lauki handi horietan agertzen den publizidadea kendu daiteke. Argazki honen jabetza http://letrinaheridos.blogspot.com.es/-ena da
Bestalde jakin behar duzue Firefox nabigatzailean zenbait Add-on edo gehigarri gehitu daitezkela. Horretarako Gehigarriak-era joan behar duzue.
  Imagen
 Bertan badago bilaketa kutxa bat eta barruan [Adblock plus] idazten baduzue izen hori duen gehihgarria bilatuko du. Ondoren [Install] botoiari sakatzen baduzue, zuen konexiaren abiaduraren arabera minutu batzuen ostean instalatuta egongo da. Baita ere helbide honetatik egin daiteke.

Kontuan hartu, Firefox berabiarazi behar izango duzuela gehigarri hori martxan hasteko. Gero frogatu ia bloke erako publizidadea ikusten den edo ez!

USB Live bat sortzen

Kaixo,
Sarrera honetan USB Live bat sortzen ikasiko dugu. Lehenik eta behin definitu beharko genuke USB live kontzeptua.

Edozein PC baten barruan, gutxienez, Sistema Eragile bat dago (Windows, Ubuntu, MacOSX...). Ordenagailua piztean sistema hori kargatzen da eta ekipoa prest geratzen da zuk erabiltzeko. Baina Sistema Eragilea kargatu baino lehen, badago puntu jakin bat non ordenagailuak bilatzen duen ia beste Sistema Eragile bat dagoen bere dispositiboen artean (CDan, USBetan, SDan...). Sistema Eragileren bat aurkitzen badu esandako dispositiboetan, ez du bere diska gogorrean gordetako Sistema Eragilea kargatuko baizik eta aurkitutakoa kargatuko du.

Memoria USB baten barruan Sistema Eragile oso bat modu jakin batean instalatzen baduzu, eta memoria USB hori sartzen baduzu PCa piztu baino lehen, ordenagailuak pizte prozesua egiten duenean memoria USBan dagoen Sistema Eragilea detektatuko du eta orduan hau kargatzen hasiko da eta ez bere diska gogorrean zuena. Honeri USB Live-a deitzen diogu.


Baina, zer behar dugu Live USB bat egiteko?

Jakina! USB garbi bat Gb 1 memoria libre duena. Sistema eragile baten ISO irudia, eta azkenik USB live-ak sortzeko software berezia (Unetbootin...).

Gure adibide honetan Ubuntu-dun USB live bat egitera goaz, beraz behar izango dugu Ubunturen ISO irudia. Honetarako Ubunturen webgunera joan eta aukeratu nahi duzun bertsioa. Adi! Badaude pilo bat, zerbitzarientzako, Intel-dun mikrotxipa dutenen PCetarako, AMD txipetarako, 32 bit-dun teknologia, 64 bit...
Guk adibide honetan Ubuntu 10.04 LTS aukeratu dugu 32 bit-dun txipentzako (PC gehienak honelakoak baitira)..

 Gero lortu behar dugu Unetbootin softwarea. Zergaitik Unetbootin? Software librea dalako, erraza dalako eta multiplataforma delako (Win, Mac, GNU/Linux). Hemendik deskargatu daiteke. 

Orain hurrengo prozedura jarraitu behar da.Argazki honen jabetza pendrivelinux.com-ena da
  1. Piztu PCa (normalean Windows kargatuko da)
  2. Jeitsi Ubunturen ISO irudia zure PCra
  3. Jeitsi Unetbootin
  4. Instalatu Unetbootin
  5. Bermatu erabiltzera zoazen USBa hutsik dagoela (barruko gauzak atzinduko dira eta)
  6. Piztu Unetbootin eta jarraitu bere prozedura USBa sortzeko
  7. Unetbootin piztean klikatu [Disco imagen] botoian (1. pausua)
  8. Bilatu non gorde duzun zure ISO irudia (2. pausua)
  9. Esaiozu zein USBan (E:, F:, G:...) egin behar duen Live instalazioa (3. pausua)
  10. [OK] sakatu eta Live USBa egiten hasiko da (4. pausua)
Bukatzean USB horretan Ubuntu 10.04 LTS Sistema Eragilea Live eran instalatua izango duzu. Orain itzali PCa, sartu USBa eta piztu. Segundu batzuetan zure Ubuntu 10.04 kargatzen hasiko da. Baina prozesu hau beste sarrera baten gaia izango da, ok?

2012/05/23

Lorkako lurrikarra by An.A

2011ko maiatzaren 11n, 17:05etan lurrikara  bat egon zen Murtzian dagoen Lorkatik sei kilometro hego-mendebalderantza.
Lorkak, zorionez ez du kostarik, bestela lurrikararen ondorioz tsunami bat egoteko arriskuan izango ziren.
Lurrikararen efektuak Murtzia guztian, Albaceten Ciudad Realen, Almerian, Granadan, Malagan, Jaenen eta Alikanten sentitu ziren. Gero, beste bi lurrikara egon ziren, bata, 18:47etan, eta bestea 22:37etan. Baina, gogorrena lehengoa izan zen.
Lurrikaren ondorioz, Lorkako eraikin publiko, zubi, etxebizitza, patrimonio historiko gehienak... apurtu egin ziren. Baina, La Viña eta Kasko historikoa izan ziren gehien afektatuak izan zirenak.
Lorkako etxebizitzen %80a apurtu egin zen.
Oraindik ez da guztiz konpondu, hain zuzen ere, 2012ko otsaiolaren 4an ba zeramaten 262,9 milioi euro gastatuta Lorka konpontzen.

2012/05/22

Scratch Day 2012, Maiatzaren 19a

Aurten ere ospatu egin da Scartch Eguna eta bilbotarrak Alhondegian ospatu dute baina donostian ere ospatu egin zuten. Alhondegiko ordutegiak izan ziren:
Partehartzaileak;9:00tik 14:00rarte. Baina ikusleentzako 11:00tik 14:00arte.
Oso ondo pasatu genuen guztiak eta eitb (Euskal Irrati Telebistak) ere egon zen ospakizun hau grabatzeko.
Beste laguntzaile batzuk ere egon ziren:

Hainbat ikastetze egon ziren, esatebaterako: Urdaneta, Karmengo ama, Lauro Ikastola(gurea)...
Honena izan zen denok euskaraz hitz egiten zutela, antolatzailek ere bai.

Antolatzaile nagusiak: Borja del Río, Piru Sedano, Josu Garro, Josianito Llorente, Koldo Olaskoaga, Oskia Álvarez, Mertxe J.Badiola eta Pablo Garaizar.
Oso ondo pasatu dudalako, espero dut hurrengo urtean ere ospatzea.

Informazio gehiagorako klik egin hemen.klik egin hemen.

ATHLETIC KOPAREN BILA!!!


Datorren ostiralean, maiatzak 25, Athletic eta bere afizioa, Madrilera joango dira, Barça-ren aurkako partida jolastera eta Kopa irabaztera.
Jende guztiak animatuko du Athletic, San Mamesen moduan egongo bazen. Gainera, Madrilen, Athletic Hiria jarriko dute, afizio guztiarentzat. Han denok animatuko dugu ekipoa. Kopa irabazi eta gero, Bilbora ekartzen dugunean Gabarra aterako dugu eta Riatik joango gara guztiok poz-pozik. Aurten Bai!!!
Aupa Athletic, EUP!





Asmakizuna by O.V.

Gelaren eskina batean
nago ni ipinita
baliotzen ez duten
paperrekin joaten zara.
Baina entzun! Ordenagailuan ere naukazu.


2012/05/17

Asmakizuna by O.V (ATRASATUTA...)

Zure solairuan ikusi nauzue
eta sudurretan ere bai
mundua aberatsik gabe egongo zen nik egon gabe
eta inork ez da zoriontsu izango .

2012/05/15

Athletio Madrid vs Athletic Club de Bilbao

                                                                                                                                                                         2012ko apirilaren 5an.
Atletico Madrid vs Athletic Club de Bilbao Bukaresten jokatu zen.
Athletico Madrid oso goian zartu zen eta jokoa irabazten asi zen. Lehenego 2 minutu pasatu ondoren Athletico Madrid areara heldu zen baina ez zuen golik sartu, eta 7. minutuan, Athletickeko areara heldu zen Radamel Falcao eta Athletickeko atezaiana ezin izan zuen ezer egin eta hori izan zen lehenendo gola.
 
Ondoren Athleticken erreakzioa etorri zen eta asko aurreratu zen. Atletico Madrid kontrola galdu eta gauzak alderantziz jarri ziren bere inguruan, baina berriro agertu zen Radamel Falcao 2-0 egiteko. Bigarren gola jokoan zela,Turan pase sakon bat bota zion  Falcaori eta honek aprobetzatu zuen 2-0 egiteko markagailuan. Bigarren erdia hasi zen Athletic askoz erasotzaileago. Eta azkenik 85. minutuan Diegoren gola etorri zen eta esker partidua  definitu zuen.

Zenbakien idazkera dela eta

Agatha Christie

Dame Agatha Christie (Turkia, 1890ko irailaren 15etik- Wallinford, 1976ko urtarrilaren 12rarte), idazle Ingelez bat izan zen, bereziki misteriozko liburuetakoa. Baina horrez gain ipuin eta antzerki asko idatzi zituen, guztira 79 liburu eta ehundako istoriotxo. Ia hizkuntza guztietara itzuli dira.
Bere pertsonaia famatuenak Hercules Poirot eta Miss Marple izan ziren. Guztira lau mila milioi liburu saldu egin ditu eta zifra hori bakarrik William Shakespeare-rekin konparatu ahal da. Horien barruan daude adibidez Edgar saria, edo Grand Master Award-a edo Isabel II. egin zion ohorea.
Agatha Christiren informazio gehiagorako klikatu hemen.

2012/05/10

Gure blogaren ikuspegi desberdina!

Bihotz trasplantea

Bi hilabete zituen neska bat arteria koronarioaren gaixotasun bategatik Bilbotik Madrilera eraman dute makina bati lotuta, bihotz emaile baten bila.
Neska, sortzetiko patologiarekin jaio zen baina ez zuten detektatu. Arazoa da, arteria batetik doan odola bihotzera heltzen deneanez duela behar duen oxigenoa, bihotza funtzionarazteko.
Neska jaio eta gero, etxera eramatean, ikusten hasi ziren ezpainak morea kolorekoak ipintzen zitzizkiola eta arnasa hartzeko arazo larriak zituela. Orduan Urgentzietara eraman zuten eta medikuek esan zieten bihotzeko ezkerreko aldea ez zuela ondo funtzionatzen. Bihotza oso txarto zeukanez, bihotza eta birikaren lana egiten duen Ecmo izeneko makina batekin lotu zuten, eta Madrilera eraman zuten. orain neska egoera egonkorran dago eta emaile baten zain daude. Informazio gehiago hemen.


Ecmo

2012/05/03

Athleticen urte istorikoa.

Athleticek Europa  Leageko finalera heldu da. Athletic ez da Europa Leageko final batera heltzen duela 35 urte, 1977an izan baittzen azkenengo finala Juventusen kontra.  Finala Bukaresten izango da, maiatzaren 9an eta Athletico Madrilen kontra jokatuko dute. Final historiko bat izango da.

Athletic ere Erregeko Koparen finalean dago. Madrilen izango da maiatzaren 25ean eta Athletico Madrilen zelaian jokatuko dute Barçaren kontra. Duela bi urte ere Erregearen Kopako finalean egon zen eta ere Barçaren kontra izan zen.

Espero dut gutxienez final bat irabaztea eta biak irabazten baditu hobeago. Ni Europa Leagea irabaztea nahiago nuke baina Errege Kopako finala  irabazten badu ere pozik jarriko nintzen.

Pep Guardiola by O.V.

2008ko ekainaren 17an Pep Guardiola, Bartzelonako entrenatzaile bezala kontratatua izan zen, eta gaur 2012ko apirilaren 27an ia- ia 4 urte pasatu ostean, Pep Guardiolak Bartzelonatik joango dela esan du. Jokalariekin hitz egitera elkartu denean Guardiolak esan du, demboraldia hau ondo amaitzeko, Calderonen Athleticen kontra bere desioa dela, partido ona jolastea. Bartzelonako Presidenteak esan du Tito Vilanova izango dela Bartzelonako entrenatzaile berria hurrengo demboraldian. Ekainaren 1ean izango da Barcaren historiako 51.garren entrenatzailea. Tito Vilanova eta Pep lagun oso onak ziren eta azkenean biak, Bartzelonan sartu ziren batera. Ordurarte bien artean oso ondo entrenatu dute eta historia guztiko Barca oberena ikusi dugu.