2012/04/28

Pisako dorrea

Pisako Dorrea Pisako katedraleko kanpandorrea da, Erroma estilokoa. Posizio bertikalean egoteko izan zen eraikia baina eraikitzen hasi bezain pronto hasi zen okertzen, 1173 urtean.

Pisako kanpandorre famatua eroriko den ala ez inork ez daki, baina gauza bat garbi dago: urtero bi milimetro gehiago okertzen da. Gaur egun bere inklinazioak 2,3 metroko balio kritikoa du jadanik, eta Italiako gobernuak kanpandorrea salbatzeko neurriren bat hartu du. Segurtasuna medio, ia duela hogei hilabete debekatu zitzaien turistei bertara igotzea, baina horrez gain altzairuzko hamar uztai jarri nahi dizkiote. Neurri hau aldi baterakoa izango da; plan osatuagoa egin artekoa, hain zuzen.

Zentimetro bat diametroko altzairuzko hamar kablek dorrea konprimatu egingo dute



2012/04/26

Pantallas Amigas

Aviso: Esta entrada es para toda la familia es conveniente leerla junto a los niños y niñas para intercambiar opiniones sobre este tema.

Kaixo Pottokiok!
Gaur Pantallas Amigas erakundetik Araitz etorri zaigu, Internet eta sare sozialei buruz hitzegitera.
Hasieran hainbat galdera bota ditu, ia nork duen Internet, ia nor duen Messenger, Hi5, Tuenti, Facebook, Twitter, MySpace... Zenbait pertsonek besoa atxatzen egon dira.
Kontuan hartu 14 urtetik beherakoek ez duzuela Sare Sozialetan sartzeko eskubiderik!
Eskubide guztiak babestuak. Eskubideak bertan agertzen direnenak dira.
Araitz galderak behin eta berriz galderak egiten egon da: gure datuei buruz, gure argazkiak... 


Nortasun digitalari buruz hitzegin dugu. Nor da, benetan, gurekin harremantezen ari den beste pertsona hori? Ezagutzen dut bizitza errealean?


Honen inguruan bideo bat ikusi dugu, Non dago Pablo? Bideo honetan gure gurasoen ezjakintasuna adierazten da. Ordenagailuarekin zertan ari garen ez baitakite. Bestalde guk geuk ere kontuan hartu behar dugu Interneten agertzen diren avatar edo perfilak ez direla zertan errealak izan behar. Gerta daiteke ezezagun horren deskribapena ez izatea benetakoa, eta guk pentsatzen duguna ez izatea.



Ama honek ez daki zertan ari den bere semea Pablo logelan dagoenean. Hau horrela izan behar da?


Ordenagailua ez da, beraz, logelan egon behar. Espazio komunetan jarri behar da: salan... Gailu mugikorrak badira, erabilera espazio komun horietara mugatu beharko litzateke.


Beste bideo hau ere ikusi dugu. Bertan ikusten da zelan batzuetan interneten zenbait gauza kontatzen ditugula inori axola ez zaizkionak. Mundu errealean kontatzen ez duguna, ezin da sarean kontatu. Kontuan hartu Interneten jartzen duzuena, mundu osoari kontatzen diozuela.

Por qué hacerlo en Internet? 


Kontuan hartu behar da Interneten jartzen ditugun gauza guztiak, birbidali daitezkela, edota estekatu... Azkenean gure informazio pribatu hori edonoren esku gera daiteke.


Ondoren, argazkiei buruz hitzegin dugu luze. Zenbat informazio ematen du argazki bate? 100 argazkik? eta 1000 argazkik? Kontuz ibili behar da, eta oso ondo nerutu behar dugu argazkietan agertzen den informazio guztia. Beharbada ez dugu gure helbidea inon jarri, baina argazki asko igo baditugu, posible da asmatzea non bizi zaren.



Pribatasunari buruz ere hitzegin du. Seguru zaude zure argazkiak pribatuak direla? Tuenti dauden argazkia zureak dira? Eskubidea duzu beste pertsona baten argazkia igotzeko? 
Etiketa dezaket beste pertsona bat nire argazki batean? Beste horrek nire burua etiketatu ahal du bere argazki batean?



Gero, Webcam-aren erabilerari buruz hitzegin dugu. Benetan kontrolatzen dugu zer nolako informazioa bidaltzen ari garen. Źer ikusten da irudian? Zenbat informazioa atera daiteke? Kontrolatzen dugu gure irudiak ematen duen gure buruari buruzko informazio guztia? 
Komeki da webcam-aren kamaratxoaren aurrean zerbait jartzea irudia oztopatzeko.


Gogoratu! Kalean delitua dena Interneten ere!



Betiko moduan, denbora izan da ekintzaren epailea eta gustura egon arren bukatu da solasaldia. Orain, iruzkinetan, jarrai dezakegu gure aportazioak eta gogoetak... bale?


Ia ba zer jartzen duzuen!







Bonus-Track bezala, bukatzeko cyberbullingari buruzko beste bideo bat ikustea proposatzen dizuet.

Istorio hau, benetako istorio batean oinarrituta dago. Oso ondo ulertzen da bertan agertzen diren egoerak. Fijatu zaitezte zelan gutxienez bi aldiz ama eta andereño bat hurbildu zaiela protagonistari euren laguntza eskeintzera. Bietan umeak ukatzen du laguntza hori... eta hor ere arazoa dago. Laguntza eskatzea zaila izan arren gatazka honen pausurik garrantzitsuena da. Pentsatu honetan... mesedez!



2012/04/25

Unibertsoaren mugak, errealitatea, fedea

Kaixo:

Gaur goizean matematikako orduan oso elkarrizketa atsegina izan dugu Unibertsoaren pertzepzioari buruz. Noraino zabaltzen ari da Unibertsoa? Zer dago Unibertsoaren ertzaren ostean? Zer nolako materiak eusten dio Unibertsoari? Eta... norbait balegu gu kontrolatzen guk gure akuarioa kontrolatzen dugun bezala? Zer da errealitatea? Zer da egia?

Elkarrizketan Jostein Gaarder-en "El mundo de Sofía" liburuari buruz hitzen dugu (sinopsaia hemen eta Liburutegi mundialetik har dezakezue ere!) eta baita "The Truman Show" filmari buruz.

Gehiago ausnartu nahi baduzue, animo! Pelotari eragin!

Los juegos del Hambre

Kaixo Pottokiok!

Ostiralean, Aletxuk, kontatu zigun liburu batek guztiz engantxatuta duela. Bere izenburua "Los Juegos del Hambre" da. Abenturen generoaren barruan kokatu daitekeen Suzanne Collins-en elaberri bat da.

Katniss izeneko 16 urtetako neskatila baten abenturaren kontakizuna da. Lehenego pertsonan kontatuta dagoenez, berehala murgilduta sentitzen zara bere egoera dramatikoan. Maitasuna, abentura, leialtasuna eta ohorea nahasten duen istoria bat da. Oso biolentoa izanik, naturaltasun guztiarekin bereganatzen duzu heriotza eta hilketa desberdinen kontaerak. Lagunatasuna eta familiarekiko maitasuna da Katnissentzako salbazioa.

Badirudi beste bi liburu daudela Katnissen abenturak kontatzen dituenak. Baian istorio honeri zaporea hartzen joateko, hona hemen bibloteka mundialaren esteka! Bertan liburuaren sinopsia (erderaz) agertzen da. Bestela zuzenean hemen!

Ala pues! Suaren emakumearen zalea egin zaitezte!

Asmakizuna ByN.A

Zer ote da, zer, hanka gabea korrikari trebea?

2012/04/23


Altamirako haitzuloak Kantabriako Santillana del Mar herriko 
ingurumarietan dagoen haitzulo preistorikoak dira.Haitzuloan, 
historiaurreko labar pintura garrantzitzuenetarikoak daude. 
 Haitzulo hau Marcelino Sanzek ezagutu zuen, 1879. urtean, 
duela 133 urte.
Urtean 9.000 pertsona joaten dira haitzulo hauek bisitatzera, 
eta, bisita bat egiteko, deitu eta antelazioarekin eskatu behar duzu.
Altamirako haitzuloan labar pintura asko daude baina, bat destakatzen d besteengandik: “Gran Cierva” deitzen den margolan bat. Destakatzen du bere luzeeragatik: 2,5 metrotako luzera du margolan hori.

2012/04/18

Matematikako argazkia

Poligono erregularra: poligono batek bere alde guztiak eta angelu guztiak berdinak baditu poligono erregularra da.
Poligono baten perimetroa: haren alde guztien luzeren batura da.

2012/04/17

Asmakizuna by O.V.


Mahai gainean borroka
motela edo azkarra

inork ez du hitz egiten
eta hamar baino gehiago daude

2012/04/10

Asmakizuna by N.M

Agertu eta desagertu,
desagertu eta agertu,
kaletik daramat beti
nire atzetik.
Zer da?

2012/04/04

Asmakizuna by: A.Z


Denek zapaltzen naute baina nik ez dut inor zapaltzen 
Denek galdetzen dute non nagoen eta nik ez dut galdetzen non dauden.
Zer da?