Hemendik aurrera, asmakizun guztiei formatu eta estilo komun bat ematera goaz. Beraz publikatzera zoaztenean derrigorrez erabiliko dituzue hurrengo elementuak eta kontuan hartuko dituzue hurrengo baldintzak:
Sarreraren izanburua, "Astearteetako asmakizuna by XX" izango da, nahiz eta beranduago publikatu izenburua berdina izango da. "XX" horren ordez zuen siglak jar itzazue (Adb. BR = Borja del Río).
Sarreraren lehenengo elementua hurrengo irudia izango da.
Gero, irudi honen azpian, zuen asmakizuna idatziko duzue, erdiratuta. Ez aldatu letra tipografia ezta neurria ere ez, automatikoki konfiguratuta baitago. Irudia, beharrezkoa denean, erdiratuta jarri. Izenik ez da jarri behar izenburuan siglak jarri baitituzue.
Lerro aldaketak (ENTER) ez erabili guztiz beharrezkoa ez bada. Eta adibide bezala ikusi Paularen asmakizuna eta har ezazue eredutzat, ok?
Ala ba!
Gargamel
No hay comentarios:
Publicar un comentario