2011/11/04

Mikel Laboa

Kaixo Pottokiok!

Aste hauetan zehar Mikel Laboari eta Xabier Leteri buruz hitz egiten egongo gara. Bagoaz ekintza berezi bat egitera, eta oraingoz ez dizuet gauza handirik kontatuko, baina, kanta hau abestu beharko dugu zenbait pertsonen aurrean, beraz, ondo ikasi.

Bideoan bertan letra agertzen da, baina hemen dago letra:

Oi! Pello Pello logale nauk eta
jinen niza ohera?
Irun ezan eta gero gero gero
irun ezan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello astalkatu diat eta

jinen niza ohera?
Astalka zan eta gero gero gero
Astalka zan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello irun diat eta

jinen niza ohera?
Harilka zan eta gero gero gero
Harilka zan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello harilkatu diat eta

jinen niza ohera?
Jos ezan eta gero gero gero
jos ezan eta gero gero bai.

Oi! Pello Pello josi diat eta

jinen nizan phera?
Argia dun eta, bihar bihar bihar
Argia dun eta, jinen iz bihar.


Bideoa ezin izan dut hemen itsatsi, egileak aukera hori ekiditu duelako, baina tira... hau da bere esteka!

Beste bideo hau ere aurkitu dut!

Animo, Pottokiok eta behin eta berriz "play"-ari eman!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario