2011/12/21

Gabonetako lanak

Kaixo Pottokiok!
Oporretan ere zertxobait egin beharko duzue, ezta? Ia irakurtzen ahazten zaizuen... kar, kar, kar!
Iñaki Friera idazlea urtarrilean Ikastolara etorriko da hitzalditxo bat egitera eta beraz, berak idatzitako Izaroko Altxorra liburua irakurri behar da. Kontuan hartu egunero zenbat irakurri ahal duzuen, eta horren arabera egizue zuen planning txikia, oporraldi hau ematen duena baino laburragoa baita! Orain arteko Eguneroko Irakurketa ez duzue oporretan egin behar, beraz Jarraipen Orriak zuriz utzi beharko dituzue, ok?
Liburua bukatzean Irakurketxa Fitxa bete beharko duzue. Zuhur ibili eta ondo egin notarako batuko dut eta!
Bestalde, Matematikako buruketa batzuk egin behar dira Itziarrek azaldutako metodologia erabiliz. Buruketak 34 eta 35. orrialdekoak dira. Dena den hemen eta hemen uzten dizkizuet jeisteko estekak badaezpada!

Laburbilduz: Izaroko Altxorra, Irakurketa fitxa eta Buruketak!

Ah! Ez ahaztu Astearteetako asmakizunarekin jarraitzen dugula, ok?

Ala ba!





3 comentarios: