SUKARRA: Lagun edo etsai?
Ia inork esango luke sukarra gauza ona dela, batez ere, sukarraldi bat sufritu eta gero.
Adituek esana, sukarra lagun ona izan daiteke infekzioetatik zaintzeko. Baina nola sortzen da sukarra?
Gizakiak eta odol beroko animalia guztiek, gorputz tenperatura jakina izaten dute bizi-organoetan (bihotza, garuna, gibela) infekzioetatik babesteko. Tenperatura erregulatzeko, termostato bezalako mekanismoa daukagu barruan, hain zuzen ere, garunaren alde batean: Hipotalamoa da.
Birusek edo bakteriak eraso egiten digutenean, sukarra sortzen da gu babesteko. Beraz, sukarra ez da gaixotasun bat, babes-mekanismo bat baizik, eta zerbait txarto dabilela gure gorputzan adierazten du.
Noiz eta nola tenperatura neurtu?
Egunean gutxienez hiru aldiz hartu behar da tenperatura: Goizean, arratsaldean eta gauean.
Lau gorputzeko lekutan har daiteke: Ahoan, ipurdian (ondestean), galtzarbean eta belarrian. 38ºC-etatik gora galtzarbean sukarra duela esaten da, ondestean aldiz 38,5ºC-an jartzen da sukarra muga, eta ahoan 37,8ºC-tik hasten da sukarra. Belarrian tenperatura hartzen duten termometro bereziak, umeak lotan daudenean erabiltzen dira, baina ikerketa baten arabera ez dira oso eraginkorrak.
Informazio gahiago nahi baduzu sakatu hemen
No hay comentarios:
Publicar un comentario