2012/02/16
Alferrikako aholkua
Makal-makal ibiliz eta nekearen nekez ezinean, gizon batek harribitxiz betetako zakua zeraman bizkarrean. Horrela, leher eginda zihoala, ibai bat zeharkatu beharra gertatu zitzaion. Ahalegintzen hasi bezain laster, urak astindu ederra eman zion gizonari. Hori ikustean, ibaiertzean zegoen batek honela oihu egin zion: "Bizia salbatu nahi baduzu, bota ezazu sama hori!". Baina bidaiari ergelak nahiago izan zuen itotzea, altxorra uztea baino.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario