2012/03/21
Kalakariak Artean!!
Arratsalde on denoi,
Gure ikasleek kultur astearen barruan "Kalakari Performance" ekintza aurrera eramateko asmoz, Martxoaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 18.00etan ARTEAko merkatal gunea aukeratu dute topagune.
"Kalakari Performance"-a euskara ikastolatik kanpo bultzatzeko ekintza da. Batxilerreko ikasleek prestatu dute DBH eta LHko 3. zikloko ikasleei zuzenduta. Udan, gure performance antzeko esperimentu bat egin zen Bilboko "AlhóndigaBilbao" zentroan eta gure helburua ekintza berdina burutzea litzateke. Mugimendu deigarri hau hobeto ulertzeko asmoz, hurrengo bideo hau eransten dizuegu: Experimento Mp3 - YouTube
Ekintza aurrera eramateko webgunea bat martxan jarri dugu, ikasleek bertan informazioa igo dutela: https://sites.google.com/site/lauroperformance/ Ondorengo ekintza hauek izango dira prestatu dituztenak: Igerilari moduan ibili, “txiki-txikia” dantzatu, jendeari eskuarekin isiltzeko esan, erdiko kotxearen inguruan jarri hura gurtuz, eskailerak katuka jeitsi, zombiak bezala ibili, postura arraroak egin, “korro-korroan” zuhaitzetan dantzatu, “Aserejé” dantzatu, militarrak bezala ibili eta tiroteo bat egongo balitz bezala lurrera bota… Parte hartuko duten ikasleek mp3 musika aparatua eta kaskoak besterik ez dituzte behar. Artean bertan, artxiboa erreproduzitzen hasi eta denok batera jarraibideak bete beharko dituzte. Gure helburua 100 ikasle inguru biltzea da.
Korreo honen helburua, ekintzaz informatzeaz gain, zuen laguntza eskatzea da. Kultur astearen triptikoaren barruan ezin zen ekintza behar bezala azaldu, eta DBHko eta LHko 3. zikloko ikasleak jakitun ipintzera eta animatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Hala ere, Batxilerreko ikasleak ekintza informatzeaz gelaz gela pasatuko dira. Parte hartuko duen ikasle orok, banaka zein taldeka, izena eman beharko du gure helbidean, geu@ikastola.lauro.org ondorengo datuak betez:
Izen-abizenak:
Ikasmaila:
Datorren asteartean 27an izena ematean erabili den helbide elektronikora mp3 artxiboa bidaliko zaie, eta ARTEAra eraman beharko dute, euren mp3 aparatuekin batera. 18.00etan ekintza hasteko.
Ez da lehenengo aldia horrelako ekintza bat aurrera eramaten duguna. Iaz ere Bilboko Plaza Berrian flash mob bat egin genuen, eta lortu nahi duguna ikasleak ikastolaren eremutik kanpo ateratzea besterik ez da, euskara modu freskoago baten bidez bultzatu nahian, eurak ondo pasatzeko helburu bakarrarekin.
Aldez aurretik, eskerrik asko!
P.D: ARTEAko merkatal guneak jakin badaki egun horretan performance gauzatuko dugula. Eurekin baldintzak adostu ditugu eta baimena eman digute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario