2012/04/26

Pantallas Amigas

Aviso: Esta entrada es para toda la familia es conveniente leerla junto a los niños y niñas para intercambiar opiniones sobre este tema.

Kaixo Pottokiok!
Gaur Pantallas Amigas erakundetik Araitz etorri zaigu, Internet eta sare sozialei buruz hitzegitera.
Hasieran hainbat galdera bota ditu, ia nork duen Internet, ia nor duen Messenger, Hi5, Tuenti, Facebook, Twitter, MySpace... Zenbait pertsonek besoa atxatzen egon dira.
Kontuan hartu 14 urtetik beherakoek ez duzuela Sare Sozialetan sartzeko eskubiderik!
Eskubide guztiak babestuak. Eskubideak bertan agertzen direnenak dira.
Araitz galderak behin eta berriz galderak egiten egon da: gure datuei buruz, gure argazkiak... 


Nortasun digitalari buruz hitzegin dugu. Nor da, benetan, gurekin harremantezen ari den beste pertsona hori? Ezagutzen dut bizitza errealean?


Honen inguruan bideo bat ikusi dugu, Non dago Pablo? Bideo honetan gure gurasoen ezjakintasuna adierazten da. Ordenagailuarekin zertan ari garen ez baitakite. Bestalde guk geuk ere kontuan hartu behar dugu Interneten agertzen diren avatar edo perfilak ez direla zertan errealak izan behar. Gerta daiteke ezezagun horren deskribapena ez izatea benetakoa, eta guk pentsatzen duguna ez izatea.



Ama honek ez daki zertan ari den bere semea Pablo logelan dagoenean. Hau horrela izan behar da?


Ordenagailua ez da, beraz, logelan egon behar. Espazio komunetan jarri behar da: salan... Gailu mugikorrak badira, erabilera espazio komun horietara mugatu beharko litzateke.


Beste bideo hau ere ikusi dugu. Bertan ikusten da zelan batzuetan interneten zenbait gauza kontatzen ditugula inori axola ez zaizkionak. Mundu errealean kontatzen ez duguna, ezin da sarean kontatu. Kontuan hartu Interneten jartzen duzuena, mundu osoari kontatzen diozuela.

Por qué hacerlo en Internet? 


Kontuan hartu behar da Interneten jartzen ditugun gauza guztiak, birbidali daitezkela, edota estekatu... Azkenean gure informazio pribatu hori edonoren esku gera daiteke.


Ondoren, argazkiei buruz hitzegin dugu luze. Zenbat informazio ematen du argazki bate? 100 argazkik? eta 1000 argazkik? Kontuz ibili behar da, eta oso ondo nerutu behar dugu argazkietan agertzen den informazio guztia. Beharbada ez dugu gure helbidea inon jarri, baina argazki asko igo baditugu, posible da asmatzea non bizi zaren.



Pribatasunari buruz ere hitzegin du. Seguru zaude zure argazkiak pribatuak direla? Tuenti dauden argazkia zureak dira? Eskubidea duzu beste pertsona baten argazkia igotzeko? 
Etiketa dezaket beste pertsona bat nire argazki batean? Beste horrek nire burua etiketatu ahal du bere argazki batean?



Gero, Webcam-aren erabilerari buruz hitzegin dugu. Benetan kontrolatzen dugu zer nolako informazioa bidaltzen ari garen. Źer ikusten da irudian? Zenbat informazioa atera daiteke? Kontrolatzen dugu gure irudiak ematen duen gure buruari buruzko informazio guztia? 
Komeki da webcam-aren kamaratxoaren aurrean zerbait jartzea irudia oztopatzeko.


Gogoratu! Kalean delitua dena Interneten ere!



Betiko moduan, denbora izan da ekintzaren epailea eta gustura egon arren bukatu da solasaldia. Orain, iruzkinetan, jarrai dezakegu gure aportazioak eta gogoetak... bale?


Ia ba zer jartzen duzuen!







Bonus-Track bezala, bukatzeko cyberbullingari buruzko beste bideo bat ikustea proposatzen dizuet.

Istorio hau, benetako istorio batean oinarrituta dago. Oso ondo ulertzen da bertan agertzen diren egoerak. Fijatu zaitezte zelan gutxienez bi aldiz ama eta andereño bat hurbildu zaiela protagonistari euren laguntza eskeintzera. Bietan umeak ukatzen du laguntza hori... eta hor ere arazoa dago. Laguntza eskatzea zaila izan arren gatazka honen pausurik garrantzitsuena da. Pentsatu honetan... mesedez!



No hay comentarios:

Publicar un comentario