2012/04/28

Pisako dorrea

Pisako Dorrea Pisako katedraleko kanpandorrea da, Erroma estilokoa. Posizio bertikalean egoteko izan zen eraikia baina eraikitzen hasi bezain pronto hasi zen okertzen, 1173 urtean.

Pisako kanpandorre famatua eroriko den ala ez inork ez daki, baina gauza bat garbi dago: urtero bi milimetro gehiago okertzen da. Gaur egun bere inklinazioak 2,3 metroko balio kritikoa du jadanik, eta Italiako gobernuak kanpandorrea salbatzeko neurriren bat hartu du. Segurtasuna medio, ia duela hogei hilabete debekatu zitzaien turistei bertara igotzea, baina horrez gain altzairuzko hamar uztai jarri nahi dizkiote. Neurri hau aldi baterakoa izango da; plan osatuagoa egin artekoa, hain zuzen.

Zentimetro bat diametroko altzairuzko hamar kablek dorrea konprimatu egingo dute



No hay comentarios:

Publicar un comentario