2012/06/06

Avidemux Bideo Editorea

Inoiz Youtube-ra igo nahi baduzue bideotxo bat, baina jatorrizko originalak zenbait akatsa baditu, edo plano batzuk ezabatu nahi badituzue, bideo hori editatu behar da igo baino lehen.

Gaurkoan azaldu nahi dizuet nola intalatzen den bideo-editore bat gure Ubuntu maitean.
Modu desberdinak egon arren nik Solftware Biltegia-ren bitartez egitera gomendatzen dizuet. Horrela egitean behar diren codec desberdinen pakete gehigarri guztiak instalatzen baitira.

Lehenik eta behin zabaldu Ubuntu Software Biltegia eta bertan dagoen bilaketa kutxan Avidemux bilatu. Behin erantzunak jaso ondoren, dagokionaren ondoko Instalatu botoiari sakatuz, Avidemux instalatzen hasiko da.

Zuen konexioaren abiaduraren araberan, minutu edo segundu batzuen ostean Avidemux softwarea instalatuta egongo da Soinua eta Bideoa karpetaren barruan. Avidemuxen erabilera oso sinplea izanik hona hemen komunitateak garatutako gida.

No hay comentarios:

Publicar un comentario