2012/02/13
WOP
2008ko urriaren 18an Jon Renteria adrenoleucodistrofia zuela esan zioten medikuek. Gaixotasun horrek neuronak gutxitzen dizkizu, eta bizitzeko behar diren giharrak apurtu egiten dizkizu. Oso larria da eta 40.000 pertsonatik batek dauka gaixotasun hori bakarrik. Medikuek bizitzeko 2 urte bakarrik zituela esan zioten, eta Jonen familia asko kezkatu zen. Jonen aitak bere gitarra zaharra hartu eta musika konposatzen hasi zen. Orduan bere aitak diskoa amaitu zuen, eta diskoarekin Durangon kontzertu bat antolatu zuten talde famatu askorekin. Hain ona izan zenez, 90.000 euro ordaindu zizkioten, eta diru horrekin, WOP izeneko fundazio bat egin zuten. Jonen ebakuntza ordaintzea lortu zuten eta sobran geratu zen diruarekin, gaixotasun arraroak aztertzeko eta sendagaiak ateratzeko erabili dituzte.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario