2012/05/24

USB Live bat sortzen

Kaixo,
Sarrera honetan USB Live bat sortzen ikasiko dugu. Lehenik eta behin definitu beharko genuke USB live kontzeptua.

Edozein PC baten barruan, gutxienez, Sistema Eragile bat dago (Windows, Ubuntu, MacOSX...). Ordenagailua piztean sistema hori kargatzen da eta ekipoa prest geratzen da zuk erabiltzeko. Baina Sistema Eragilea kargatu baino lehen, badago puntu jakin bat non ordenagailuak bilatzen duen ia beste Sistema Eragile bat dagoen bere dispositiboen artean (CDan, USBetan, SDan...). Sistema Eragileren bat aurkitzen badu esandako dispositiboetan, ez du bere diska gogorrean gordetako Sistema Eragilea kargatuko baizik eta aurkitutakoa kargatuko du.

Memoria USB baten barruan Sistema Eragile oso bat modu jakin batean instalatzen baduzu, eta memoria USB hori sartzen baduzu PCa piztu baino lehen, ordenagailuak pizte prozesua egiten duenean memoria USBan dagoen Sistema Eragilea detektatuko du eta orduan hau kargatzen hasiko da eta ez bere diska gogorrean zuena. Honeri USB Live-a deitzen diogu.


Baina, zer behar dugu Live USB bat egiteko?

Jakina! USB garbi bat Gb 1 memoria libre duena. Sistema eragile baten ISO irudia, eta azkenik USB live-ak sortzeko software berezia (Unetbootin...).

Gure adibide honetan Ubuntu-dun USB live bat egitera goaz, beraz behar izango dugu Ubunturen ISO irudia. Honetarako Ubunturen webgunera joan eta aukeratu nahi duzun bertsioa. Adi! Badaude pilo bat, zerbitzarientzako, Intel-dun mikrotxipa dutenen PCetarako, AMD txipetarako, 32 bit-dun teknologia, 64 bit...
Guk adibide honetan Ubuntu 10.04 LTS aukeratu dugu 32 bit-dun txipentzako (PC gehienak honelakoak baitira)..

 Gero lortu behar dugu Unetbootin softwarea. Zergaitik Unetbootin? Software librea dalako, erraza dalako eta multiplataforma delako (Win, Mac, GNU/Linux). Hemendik deskargatu daiteke. 

Orain hurrengo prozedura jarraitu behar da.Argazki honen jabetza pendrivelinux.com-ena da
  1. Piztu PCa (normalean Windows kargatuko da)
  2. Jeitsi Ubunturen ISO irudia zure PCra
  3. Jeitsi Unetbootin
  4. Instalatu Unetbootin
  5. Bermatu erabiltzera zoazen USBa hutsik dagoela (barruko gauzak atzinduko dira eta)
  6. Piztu Unetbootin eta jarraitu bere prozedura USBa sortzeko
  7. Unetbootin piztean klikatu [Disco imagen] botoian (1. pausua)
  8. Bilatu non gorde duzun zure ISO irudia (2. pausua)
  9. Esaiozu zein USBan (E:, F:, G:...) egin behar duen Live instalazioa (3. pausua)
  10. [OK] sakatu eta Live USBa egiten hasiko da (4. pausua)
Bukatzean USB horretan Ubuntu 10.04 LTS Sistema Eragilea Live eran instalatua izango duzu. Orain itzali PCa, sartu USBa eta piztu. Segundu batzuetan zure Ubuntu 10.04 kargatzen hasiko da. Baina prozesu hau beste sarrera baten gaia izango da, ok?

No hay comentarios:

Publicar un comentario