
Bestalde jakin behar duzue Firefox nabigatzailean zenbait Add-on edo gehigarri gehitu daitezkela. Horretarako Gehigarriak-era joan behar duzue.

Bertan badago bilaketa kutxa bat eta barruan [Adblock plus] idazten baduzue izen hori duen gehihgarria bilatuko du. Ondoren [Install] botoiari sakatzen baduzue, zuen konexiaren abiaduraren arabera minutu batzuen ostean instalatuta egongo da. Baita ere helbide honetatik egin daiteke.
Kontuan hartu, Firefox berabiarazi behar izango duzuela gehigarri hori martxan hasteko. Gero frogatu ia bloke erako publizidadea ikusten den edo ez!
No hay comentarios:
Publicar un comentario